EMAKUMEZKOEN EUROPAKO BANAKAKO XIII. XAKE TXAPELKETA.

(2012ko martxoaren 2tik 13ra, Turkiako Gaziantep hirian).

 

 

 

            Gaziantep izen bereko probintziako hiriburua da. Milioi bat berrehun mila baino biztanle gehiago ditu. Turkiako seigarren hiririk populatuena da eta handiena Turkiako hego-ekialdean. Industria gune nagusia da Turkian. Makinaz egindako alfonbrak eta pistatxoen ekoizpena nabarmentzen dira Gaziantep hirian.

 

            Hiri honetan jokatzen ari da Emakumezkoen Europako Banakako XIII. Xake Txapelketa, 11 txandatan.

 

            Parte hartzea irekia da Europako Batasuneko Xake Federazioko emakumezko jokalarientzat.

 

            Hasierako orduan egon behar dute jokalariek; bestela, partida galtzen dute.

 

            90 minututan egin behar dituzte 40 jokaldi eta, gero, 30 minututan bukatu behar dute partida. Jokaldi bakoitzean 30 segundo gehituko zaizkie hasieratik.

 

            Azkeneko sailkapeneko lehenengo hamalauak Munduko Koparako sailkatuko dira.

 

         SARIAK.

 

            100.000 euro banatuko dira sarietan.

 

            Lehenengoarentzat, 20.500 euro.

            Bigarrenarentzat, 15.500 euro.

            Hirugarrenarentzat, 11.500 euro.

            Laugarrenarentzat, 8.200 euro.

            Bosgarrenarentzat, 7.100 euro.

            Seigarrenarentzat, 6.100 euro.

            Zazpigarrenarentzat, 5.600 euro.

            Zortzigarrenarentzat, 5.100 euro.

            Bederatzigarrenarentzat, 4.600 euro.

            Hamargarrenarentzat, 4.100 euro.

            Hamaikagarrenarentzat, 3.600 euro.

            Hamabigarrenarentzat, 3.100 euro.

            Hamahirugarrenarentzat, 2.600 euro.

            Hamalaugarrenarentzat, 2.400 euro.

           

            100.000 euro horiez gain, beste sari berezi batzuk ere banatuko dira:

 

            2.150-2.299 tarteko eloko lehenengoarentzat, 500 euro.

            2.150-2.299 tarteko eloko bigarrenarentzat, 300 euro.

            2.150-2.299 tarteko eloko hirugarrenarentzat, 200 euro.

 

            2.000-2.149 tarteko eloko lehenengoarentzat, 500 euro.

            2.000-2.149 tarteko eloko bigarrenarentzat, 300 euro.

            2.000-2.149 tarteko eloko hirugarrenarentzat, 200 euro.

 

            1.800-1.999 tarteko eloko lehenengoarentzat, 300 euro.

            1.800-1.999 tarteko eloko bigarrenarentzat, 200 euro.

            1.800-1.999 tarteko eloko hirugarrenarentzat, 100 euro.

 

            1.799 edo gutxiagoko eloko lehenengoarentzat, 250 euro.

            1.799 edo gutxiagoko eloko bigarrenarentzat, 150 euro.

            1.799 edo gutxiagoko eloko hirugarrenarentzat, 100 euro.

 

20 urtez azpiko lehenengoarentzat, 500 euro.

            20 urtez azpiko bigarrenarentzat, 300 euro.

            20 urtez azpiko hirugarrenarentzat, 200 euro.

 

            16 urtez azpiko lehenengoarentzat, 300 euro.

            16 urtez azpiko bigarrenarentzat, 200 euro.

            16 urtez azpiko hirugarrenarentzat, 100 euro.

 

            Tokiko lehenengoarentzat, 150 euro.

            Tokiko bigarrenarentzat, 100 euro.

            Tokiko hirugarrenarentzat, 50 euro.

 

            Turkiako lehenengoarentzat, 500 euro.

            Turkiako bigarrenarentzat, 300 euro.

            Turkiako hirugarrenarentzat, 200 euro.

 

            Sari bakarra har daiteke eta sariak puntuz berdindutako jokalarien artean banatuko dira.

 

         RANKING-A.

 

1)    Anna Muzychuk (Eslovenia) – 2.583.

2)    Nana Dzagnidze (Georgia) – 2.559.

3)    Kateryna Lahno (Ukrania) – 2.546.

4)    Nadezhda Kosintseva (Errusia) – 2.535.

5)    Antoaneta Stefanova (Bulgaria) – 2.531.

6)    Tatiana Kosintseva (Errusia) – 2.513.

7)    Marie Sebag (Frantzia) – 2.512.

8)    Valentina Gunina (Errusia) – 2.511.

9)    Viktorija Cmilyte (Lituania) – 2.497.

10) Bela Khotenashvili (Georgia) – 2.490.

11) Mariya Muzychuk (Ukrania) – 2.490.

12) Elina Danielian (Armenia) – 2.478.

13) Almira Skripchenko (Frantzia) – 2.468.

14) Elisabeth Paehtz (Georgia) – 2.459.

15) Lilit Mkrtchian (Armenia) – 2.458.

 

Orotara, 103 jokalari dira (iaz baino 27 gutxiago).

 

2011ko AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)    Viktorija Cmilyte (Lituania) (2.504) – 9 puntu.

2)    Antoaneta Stefanova (Bulgaria) (2.506) – 8’5 puntu.

3)    Elina Danielian (Armenia) (2.506) – 8 puntu.

4)    Svetlana Matveeva (Errusia) (2.380) – 8 puntu.

5)    Bela Khotenashvili (Georgia) (2.470) – 7’5 puntu.

6)    Kateryna Lahno (Ukrania) (2.530) – 7’5 puntu.

7)    Lela Javakhishvili (Georgia) (2.454) – 7’5 puntu.

8)    Tatiana Kosintseva (Errusia) (2.559) – 7’5 puntu.

9)    Ketevan Arakhamia-Grant (Eskozia) (2.462) – 7’5 puntu.

10) Anna Muzychuk (Eslovenia) (2.537) – 7’5 puntu.

11) Cristina-Adela Foisor (Errumania) (2.414) – 7’5 puntu.

12) Anastasia Bodnaruk (Errusia) (2.419) – 7’5 puntu.

13) Natalija Pogonina (Errusia) (2.448) – 7’5 puntu.

14) Nadezhda Kosintseva (Errusia) (2.567) – 7 puntu.

 

            Orotara, 130 jokalari.

 

PALMARESA.

 

2007. urtean, VIII. edizioan: Tatiana Kosintseva (Errusia), garaile.
2008. urtean, IX. edizioan: Kateryna Lahno (Ukrania), garaile.
2009. urtean, X. edizioan: Tatiana Kosintseva (Errusia), garaile.
2010. urtean, XI. edizioan: Pia Cramling (Suedia), garaile.
2011. urtean, XII. edizioan: Viktorija Cmilyte (Lituania), garaile.

            2012-03-04.

 

                Iturria: FIDEren webgunea.